Arrasto eta aztarna fosilak

Jaizkibelgo arrokak oso fosil gutxi izaten dituzte, organismo planktonikoen oskol mikroskopiko bakan batzuk besterik ez. Hala ere, organismoen aktibitatearen erakusle diren icnofosilak ugari dira haietan. Aztarna horien bitartez zail da haiek sortu zituzten bizidunen itxuraren inguruko informazioa biltzea, baina zein portaera zuten jakin dezakegu. Batetik bestera mugitzean, elikatzean edota atsedena hartzean utzitako arrasto guztiak sedimentuaren gainazalean daude. Horrek adierazten du hondo sakonetan bizi zirela. Arrastoak utzi zituzten ornogabeek haien jarduera biologikoaren araberako pista bitxiak sortu zituzten, beraz.

[dsm_typing_effect typing_effect=”Paramoudra bitxiak” typing_loop=”off” typing_speed=”30ms” _builder_version=”4.12.1″ _module_preset=”default” background_layout=”dark” global_colors_info=”{}”][/dsm_typing_effect]

Jaizkibelgo hareharrian paramoudra izeneko egitura bitxien munduko kontzentrazio handi eta ugariena topatu dute. Esferiko edo biribilduak dira, eta 2 eta 3 metro bertikal eta 8 metro horizontal izan ditzakete. Egiturok zeharkatzen dituzten 5 milimetro inguruko hodixka izaten dute barrenean. Eta hark, inoiz, beste egitura txikiago bat bere barnean, espikula izenekoa. Masa hauek oso agerikoak izan ohi dira hareharri estratuetan, izan ere inguruko arrokak baino hobeto jasaten dute higadura.

Darabilgun hipotesiak dio sedimentazio garaian ornogabeek itsas hondoan galeriak zulatu zituztela. Zulaketa horiek sedimentua arroka bilakatu bitartean (diagenesia), urari bertatik zirkulatzen utzi zioten kanal bilakatu ziren. Urak, fluxu handietan, kuartzo-aleen disoluziotik sortutako silizea garraiatu zuen eta kanalaren inguruan barreiatu. Pixkanaka, silizio konkrezio edo nodulu handiak sortu ziren erdiko hodixkaren bueltan.