Hondo bigunak eta mistoak

Basamortu batean gaudela dirudien arren, hondo hauek animaliez gainezka daude. Nahiz eta hauetako askok hondarraren kolorea hartu edo bertan ezkutatu, arreta ipiniz gero, barbarinak, zapoak, ikaraioak, lantzoi sarda txikiak, erlak, hondarretako itsas trikuak, mihi-arrainak, xabiroiak, itsas zaldiak, txokoak, har poliketoak eta abar luze bat ikusteko aukera izango dugu.

Geologiari dagokion liburuaren atalean, har poliketoen aktibitatearekin erlazionatzen diren aztarna fosilak aztertu ditugu, kostaldeko arroketan aurkitutakoak.