Lurreko bioaniztasuna

Jaizkibel-Uliako lurrek habitat eta biotopo aberatseko mosaikoa osatzen dute. Baldintza edafiko eta klimatikoek, itsasoa hurbil izateak eta argitasunak baldintzatzen dute landaredia. Txilardi, otadi, amezti eta hariztiek osatzen dute itsaslabarretako flora. Hezetasun handiko arroila, estalgune eta amildegi ilunek, berriz, arriskuan dauden aparteko iratzeak gordetzen dituzte.

Jaizkibelgo faunan aipagarri dira berau bizileku duten edo bertan bisitari diren hegaztiak zein narrasti eta intsektuak. Ugaztunen artean ferra-saguzar handia nabarmendu behar da. Haitzuloetan bizi da, eta babestutako espeziea da.

Lurreko bioaniztasuna

Flora

Hegaztiak

Herpetofauna

Intsektuak